andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikasturtea

2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Honako edo halako erakundek ikasturte politikoa amaitutzat jo duela jakin ahal izango dugu egunotan. Beste zenbaiten ikasturte politikoa hamabost egun edo hilabete barru bukatuko da. Eta niri belarrian sekulako krakatekoa eragiten dit ikasturte-politiko-amaiera uztartze horrek. Ez dut esan nahi politikariek oporraldirik merezi ez dutenik. Sakonagokoa da kontua.

Ikasturtez ikasturte hartze hutsak bistarazten du politikaren ikuspegi jakin bat. Politika da bozketa bidez horretarakoxe aukeratu ditugun pertsonek lurralde jakin bateko baliabideen inguruan burutzen duten kudeaketa lan soila. Politika hori balitz, edo hori soilik, ulertuko nuke ikasturte bat hasi eta bukatzea eta irailean berriz ekitea... Politikariak eurak dira, ordea, hitz larriak erabiltzen dituztenak: elkarbizitza, burujabetza, gizarte eraikuntza, iraultza, berrindartze etikoa... Eta nekez sartzen zait buruan horiek ikasturtearekin eta hasiera-amaierekin zerikusirik nola izan dezaketen. Gila irudikatzen dut telefonoaren alde batera: «Kaixo, zer zara, arerioa? Ba, begira, deitzen dizut ikasturte politikoa amaitu dugula abisatzeko eta irailean ekingo diogula berriz bizikidetza planari».

Noiztik du udak dena izozteko ahalmen hori?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.