andoni egana
HITZ ETZANAK

Gozatu

2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Dei egin dio entrenatzaileak ordezkoen aulkian zeukan jokalariari. Prestatu da hori zelaira irteteko. Biak zutik daude zelai ertzean, eta, bizkarretik amultsu helduta, azken aholkuak eman dizkio entrenatzaileak sartzera doan jokalariari: «Badakizu defentsa lanean ari garenean zer egin behar duzun. Eskuinetik ari denari lagundu, baina baloia ezkerraldean badabil, ez ahaztu hegala zuk itxi behar duzula eta zu zarela area ertzeko errebote guztien arduradun eta baloia atezainaren hanketan dagoenean lehen irteera eskaini behar diona. Baloia guk daukagunean, badakizu, erditik jo behar duzu aurrera, baina haien hegal eskuinekoa aurreratua ikusten baduzu, sartu eskuinetik defentsaren bizkarrera, baina badaezpada, aldi berean, zaintza lana egin metro batzuk atzeratuta. Eta hori bai: batik bat, gozatu!».

Turistak ikusten ditudanean etortzen zait burura pasadizoa. Eraman dute autoa errebisiora. Egin dituzte ehunka kilometro trafiko pilatu baten artean. Heldu dira, eta ia bidaian hainbat denbora eman dute aparkalekua aurkitzen. Kobratu egin diete festagunerako sarrera. Apartamentuko giltzak hartu behar zituzten lekua itxirik topatu dute. Otordu bat egiteko jesusenak ikusi behar izan dituzte...

Eta halere, gozatu egin dutela aitortuko dizuete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.