andoni egana
HITZ ETZANAK

Animatu!

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Aspalditxo irakurri nuen: «Jainkoa hiltzea erraza da; gorpua ezkutatzen da zaila». Horrelako zerbait ari ote den gertatzen... Izan zitekeen, baina ez naiz Francoren hezurrez ari, Mendebaldean dabilen eskuin muturrekoen haize kirastuaz baino. Estatu Batuetako 1929ko krisiaren ondotik, handik hamar urtera Europa diktadorez betea zegoela nabarmendu dute historialari eta politika kontuetan aditu direnek. Duela hamar urte, 2008an, eragin zuten han beste krisialdi handi bat, eta hara nola gauden hemen orain...

Eta okerrena da aurre egiteko ere ez dugula lortu Jainkoaren gorpua erabat ezkutatzerik.Edozein ekimenetarako deitzen dizunak «anima zaitez!» esango dizu, atxikimendua animo edo anima kontua balitz bezala. Ez diozu erantzungo erantzukizun sozialari edo elkartasunari edo nahi soilari segitzen diozula zuk, eta ez animoari, ez animari.

«Inplikatu» beharra dagoela entzungo duzu nonahi, barrutiko egin, alegia. Eta ez duzu esango, gorde egingo duzu, «barruti»-ak ardi izatera zaramatzala onenera, eta elizbarrutiko txarrenera, ez diozula inplikatu hitzari bestelako adierarik aurkitzen, saiatu arren. Eta halere, hitzen esanahia hitzen esanahi, ongi dakizu zerbait egin beharra dagoela. Ahal bada, batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.