andoni egana
HITZ ETZANAK

Arazoak

2019ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Nafarroan polizia indarkeria ikertzeko laguntza baliogabetu egin du Auzitegi Nagusiak; Israelek zabalkunde planak ugaritu egin ditu Trump agintean denetik; Soraluzen mutil gazte batek bere bikotekide emakumezkoari eraso egin dio; Andaluzian VOXekoek PP eta C's dantzan jarri dituzte indarkeria matxistaren aurkako legea dela eta; Zubietako erraustegia ekainerako bukatzeko asmoa omen dute; «haurdunaldia bederatzi hilabeteko arazoa baino ez da eta abortua, berriz, bizitza osorakoa», esan du Bolsonaroren ministra izendatu berri batek; Juan Carlos Rodriguez Ibarrak, Extremadurako presidente ohiak, ahoa zabaldu du...

Badugu kezkatzeko arrazoirik. Medikuek ere, otorrinoek zehazki, kanpaina bat abian jarri zuten urte amaierako mahatsen errituala dela eta. Sumatzen zuten kanpaikadak bizkorregi doazela mahats-aleak natural irentsi ahal izateko. Aleko hiru segundo eskas da nonbait, eta gutxienez kanpaikaden tartea bostera luzatzeko eskaera egin zuten eta sinadurak biltzen ari dira. Kanpaina abian jarri eta lau egunera hiru urteko ume bat hil zen Asturiasen alea kontrako eztarritik joanda.

Pertsona da animalia bakarra, arazo larriak konpontzeko gauza ez, eta halere bere buruari beste batzuk sortzen tematzen dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.