andoni egana
HITZ ETZANAK

Zenbakiak

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Euforiarako bide izan daitezke. Bost urtean 2,8 milioi enplegu berreskuratu dira Espainian; azken urte joan berrira mugatuz gero, ia 600.000 dira enplegu berriak; horietatik 484.072 finkoak dira, ez behin-behinekoak eta jauzi handia da hori 2017koarekiko, orduan sorturiko lanpostuetan erdiak baino ez baitziren finkoak; pentsionistako 2,28 langile ditu orain Espainiak, eta pentsio sistemak aurrera egin dezan 2,25ekoa da, adituek diotenez, premiazko ratioa; 2007.etik honako daturik onenak dira, eta ia-ia orduan adina afiliatu ditu Gizarte Segurantzak, 19 milioi orain eta 19,4 orain hamaika urte. Yolanda Valdeolivas, Enplegurako Estatu idazkariak aurkeztutako datuak dira.

Aski da ingurura begiratzea euforiak etsipenerako bidea har dezan. Badakizu lanean ari diren gazteek zein kontratu mota eta zein soldata dituzten. Badakizu zenbat langilek daukaten soldata aspaldian izozturik. Badakizu lana galtzen duen pertsona nagusiak zein zailtasun dituen beste lan bat aurkitzeko. Badakizu lana izan arren hilabete amaierara oso nekez iristen den langile oso pobre asko dagoela orain.

Churchillena zela zioten, baina Gregg Easterbrook estatubatuarrarena da esaldia: «Zenbakiek, behar bezala torturaturik, beti aitortuko dute zuri komeni zaizuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.