HITZ ETZANAK

Antza

Andoni Egaña -

2019ko urtarrilak 31
Larunbatean futbol-derbia. Sumatu dut artikulu bat Athleticen ereserkia, 1983an Carmelo Bernaolak egina, Jose Olaizola hernaniarrak Zarauzko Batzokiaren inaugurazio egunerako 1905ean egin zuen Aupa mutilak!-en moldaketa bat besterik ez dela kontatuz. Probintzien arteko kultur lapurretatzat har genezan nahi izango zuen segur aski artikuluaren egileak. Ez zait bide hori interesatzen. Beste bat bai...

Adiskide musikari batek, pieza bat sortu ondoren eta argitara eman aurretik, inguru hurbilenekoei egiten dien galdera beti da bera. Ez da izaten «gustatu zaizue?» edo «zer iruditu?», pentsa zitekeen bezala. Galdera izaten da: «Beste abestiren baten antza hartzen al diozue?». Erantzuna ezezkoa bada, lasaitu egiten da. Baiezkoa bada, ordea, kezkatzen hasi. Kezkatu egiten du, beste nonbait entzun eta buruan jiraka ibili duen hura edo oso antzekoa pentagramaratu izanak. «Ez da harritzekoa! Azken batean, notak zazpi baino ez dira!» zuritzen du bere ezinegona. Eta nik ez urduritzeko eskatzen diot, antzekotasuna beste norbaiten sormen lanarekikoa bada, miresmen keinua ere badela. Bere beste pieza batekiko antza badu berriz, horri ez zaiola plagioa deitzen, estiloa baizik.

Zazpirekin ez, milaka hitzekin jokatzen dugunok ere badugu arriskua...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna