andoni egana
HITZ ETZANAK

Ostirala

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Memoria ez da oso ongi ikusia izan urte mordoxka batean. Penduloarena egin du hezkuntzari dagokionez. Buruz ikasten zen dena garai batean eta gurea izan zen segur aski eskolan «ez buruz ikasi. Saiatu gauzak ulertzen» aholkua entzun zuen estreinako belaunaldia. Ezagutu genuen, beraz, memoria ahalmenen gainbehera garaia. Memoria ez da, ordea, buruz ikasi eta zerrendak egiteko gaitasuna soilik. Memoria da, besteak beste, sormenaren iturri nagusi. Memoria nahieran kudeaturik lortzen dugu zer eta nola kontatua.

Datak, tokiak, usainak... harremanean jartzeko memoriak duen indarrari esker dut gogoan zein egunetan aitortu nintzen azkenengoz. 1973ko abenduaren 20an. Carrero Blanco hil zuten goiz berean. Ikastolatik joan ginen aitortzera. Eta egun hartan apaizak galdetu zigun kanpaia jotzen genuen. Minduta irten ginen aitortzalekutik. Eta ikastolara bueltan, erabaki genuen ez ginela gehiago aitortzera joango. Horretan ari ginela heldu zen norbait berriarekin. Gizon bat hil zutela Madrilen, jefe bat, gaiztoa oso. Ostirala ote zen...

Elizgizonen sexu-abusuak azaleratu diren honetan, abusutzat jotzen ez zen zenbat errutina maltzur jasan izan zen datorkit burura. Baina ziurrenera memoriak huts egiten dit, eta ez zen ostirala... Osteguna akaso...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.