HITZ ETZANAK

Arratoia

Andoni Egaña -

2019ko martxoak 21
Gure ganbaran hiru arratoi eta sagu bat bizi dira. Natur legeen aurka, arratoiak bizi-biziak dira, eta sagua da geldoa. Gaur, tamalez, arratoiak sekula baino isilago sumatu ditut, eta goizean goizetik zerbaiten falta igarri dut.

Mendi hil da, Juan Luis Mendizabal margolaria. Lekeition jaioa, oso umetan etorri zen gure herrira, eta bertan eman du azken urte mordoa ere. Edadetua ezagutu nuen nik, baina sortzaileen begirada nerabea beregan zuela, eta umeei artea zertan zetzan goxo azaltzeko prest beti. Lanean ezagutu nuen. Kalean. Eta artisten joera bestelakotzat badugu ere, bere lanaren berri eman ordez, bere lana emanez. Itsasertzeko malekoian aurkituko zenuen pasieran zenbiltzala. Getariako arratoiaren koadro txiki bat egiten arituko zen. Eta behin bere liburu baterako bertso ziztrin batzuk jarri izanaren ordainetan koadro egin berria oparituko zizun. Behin, eta beste behin eta beste behin... ganbara arratoiz bete arte, arratoi bakoitzak bere argia, bakoitzak bere urtaroa, bakoitzak bere itsaso bare edo zakarra, marea goian edo behean.

Arratoien isiltasunak ipini du gaur ganbarako sagu bakar hau, ordenagailuarena, lanean. Bertan bizi den sagutxo bakarra da Mendi-ren beste lagun bat, Imanol Urbieta, joan zenetik...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna