andoni egana
HITZ ETZANAK

Azala

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Azal kolorea zein, onenek ere arazoak izan ditzakete. Kirolean sumatzen da hori. Paperak heldu ez zirelako geratu zen Keylor Navas atezain Costa Ricakoa Real Madrilen. Kluba prest zegoen saltzeko eta berak ez zuen burumakur alde egitea beste irtenbiderik. Paperak ez ziren garaiz iritsi, ordea, eta geratu egin zen. Paperik ezak «salbatutako» lehen etorkina izango da... Orduz geroztik hiru Txapeldunen Liga irabazi ditu Madrilgo taldearekin, eta askotan nabarmendu da bere lanean.

Urtero, ordea, klubak ateak zabaldu izan dizkio joan dadin. Uste dut onespen falta horretan baduela zerikusia azal koloreak. Eta baita izaerak ere. Ez du bere burua beste futbolari askok adina erakusten; ez du orrazkera bitxirik probatzen hilero; ez du festarik antolatzen; fedea, familia, lana, besteri on egitea eta horrelako kontzeptuak aipatzen ditu kameren aurrean. Ez da mediatikoa. Ez da guztiz zuria ere.

Poztu egin nau Egan Bernal kolonbiarraren garaipenak. Duela lau-bost egun, Ineos enpresa petrokimiko britaniarrak Geraint Thomas herrikidearen alde egingo zuela pentsatzen nuen. Ama lorezaina du Bernalek. Eta ez dugu inoiz jakingo luizi batek lotu zizkien eskuak bestelako asmoak zituzten handiki batzuei. Lurrak goxo hartzen gaitu, goxo hartzen badugu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.