andoni egana
HITZ ETZANAK

Albisteak

2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Lehen berria albistegi bateko tarterik, ustez, arinenean: hamar-hamabi urteko umeek ordu gehiago ematen omen dituzte urtean zehar sakelakoarekin, mila pasatxo, eskolan baino. Adituek diote neurrian datzala gakoa, «dieta» moduko bat burutzean...

Bigarren berria: laurogeita zazpi urteko amona bat sekulako arrakasta izaten ari da youtuber lanetan. Alemanian bizi dituen bilobek sukaldean merke eta ongi egin dezaten aholkuak ematen dizkie sarean. Nork edo zerk eragin dio amonari kameraren aurrean izar bihurtzeko grina? Hurrengo albistea: PSOEk herritarrei eskatu die sarean jartzeko Pedro Sanchezekin atera izan dituzten argazkiak. Asko lortuko dituzte, eta zerbait egin dutela sinetsita geratuko dira. Hurrengoa... Emakume batek zazpiehundik gora lan-kontratu pilatu ditu enpresa berean joan den hamasei urtean. Gaur egin, bihar eten. Etzi berregin eta etzidamu eten.

Albiste arin-larriak nahas-mahasean ematen dizkigute, eta eman bezala irensten ditugu. Argazkia, jendarte honena, ez da inon erakusteko modukoa; sakelakoa, Sanchezek dantzatu behar luke Torrarekin hitz egiteko; Youtuben, kontratu horiek egin dituzten enpresarien aurpegiek egon behar lukete; amonak, bere bizi-eskarmentua aurrez aurre, azaldu behar lieke eskola-umeei...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.