andoni egana
HITZ ETZANAK

Lentejak

2020ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Beti pentsatu izan dut Eusko Jaurlaritzak atera behar lituzkeela lanpostu batzuk—ez dakit zenbat, sei-zortzi?— ikastetxez ikastetxe literatur irizpideak eskainiz ibiliko liratekeen profesionalentzat. DBH garaian zer irakur daitekeen, Batxilergokoentzat zer izan daitekeen egokien... erabaki eta hedatu beharko lukete profesional hauek. Badakit ikastetxeetan izango direla literatur irizpide taxuzkoak dituzten irakasleak, baina eguneroko lanetik aske behar luke beste horri ekingo dionak.

Atzo Unai Elorriaga idazleari egindako elkarrizketa irakurri ahal izan genuen berripaper honetan. Ez nekien idaztetik bakarrik bizitzearen hautuari uko egin eta irakasle lanetan zebilenik. Pozten naiz ikasleengatik. Gainera, orain ez omen dabil lehen bezain itoa eta sortzeko adina tarte eta lasaitasun lortzen omen du. Irakurleongatik ere pozten naiz.

Platerkada lenteja ziurtatu beharrak tirripi-tarrapa batean ibiltzera garamatza; edozein enkarguri baiezkoa ematera; gustuz eta sinesmenez sortuko zenukeena behin eta berriz atzentzera. Horregatik, nik ere uste dut gauzak errotik aldatu beste biderik ez dela. Errealitatearekin tupust egiteko modua: telebistan ikusiko duzu 700 ertzain lanpostu iragarriz egindako spot-a. Beharko dira horiek ere baina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.