andoni egana
HITZ ETZANAK

Txapelokerrak

2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Egunean behin jiratzen dudan etxe-kantoia da. Ordenagailu pantaila zurian geratzen zaidanero behar izaten dut tabernako kafe bat, bihotz-garunen pizgarri. Atzo ere jiratu nuen etxe-kantoia. Burua altxatu eta sustoa. Handietakoa. Bat-batean, Egunean Behin-en garaiotatik umetan telebista espainiarrean ikusten genuen Cesta y puntos lehiaketa haren garaietara egin nuen jauzi. Bi urratsetan mende erdi bat atzera. Begiok ikusia kontatzeko modua ere izan daiteke garai hartakoa, egungo edozein gaztek nekez ulertzeko modukoa. Txapelokerrak Txerrikalen. Txapelokerrak han eta txapelokerrak hemen. Astotegi parean hasi, eta Eulogionetik aurrera pasonibelaraino. Goikoetxearen garaje aurre hori ere erabat txapelokerrez josia, metraileta bana eskuetan…

Egungo paisajeak ordukoarekin zerikusirik ez du. Garaiz kanpoko koadro batek garaiz kanpoko kontaketa modua eskatzen zidan. Ekhiñe Eizagirreren etxea miatzera joandako guardia zibilen kopurua, joate hutsa gutxi zela, izugarria iruditu zitzaidan, hitzaren zinezko esanahian.

Hain garaiz kanpoko koadro baten lekuko izanak galdera bat sortu zidan kafeak berpiztu ninduenean: zenbat puntu eta noren saskirako bildu nahian ari dira hainbesteko despliegea agindu zutenak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.