Onintza Enbeita.
BIRA

Kontrola

2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Irratian entzun nuen berria, eta kotxea gelditu behar izan nuen une batez. Aspaldian halakorik entzun gabe nengoen, eta ahaztuta neukan gertatu egiten direla. Etxetik hurbil gertatzeak larritzen gaitu, baina seguruenetik beste etxe batzuetan eguneroko ogia izango dira Poliziaren kontroletan hildakoak. Mehatxu terroristak estutu egiten ditu agenteak nonbait, eta zerbait arraroa egiten duenari tiro egiten diote. Bistakoa da behin tiro eginez gero zertan ari den galdetzea alferrik dela. Eta horrela hil dute emakume bat Baionan, Poliziaren kontrol batean. Tiro egin zuen polizia aske utzi dute. Eta munduak aurrera jarraitzen du.

Kontrola berbak beldurra ematen du. Poliziak kontroletan beldurra ematen du. Errepide bazterrean jarri eta susmagarri sentiarazten gaituzte gure inozentzia erakusteko gai izanda ere. Gelditu kotxea, baztertu, karneta, isilik, geldi… euren arma handiak eskuan hartuta. Munduko gauzarik normalena da kontrola ikusi eta urduri jartzea, edo larritzea, edo amorratzea eta aginduren batean huts egitea. Elkarbizitza, askatasuna, berdintasuna, anaitasuna eta halako hitzak erabiltzen dituzten herrialdeetan, ez baita normala Polizia kontrolik egotea. Ez dira bizimodu normalaren seinale; kontrolatu eta zapaldutako bizitzen seinale baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.