Albistea entzun

BIRA

Martxoak 3

Onintza Enbeita -

2021eko martxoak 3

Gaur bezalako egun batez bost langile hil zituen Poliziak Gasteizen. Orain gehiago dira orduan gertatua salatzera biltzen direnak, baina urte askotan izan dira berberak oroimen ekitaldian parte hartu dutenak. Hilketa haien arduradun nagusia zahartzaroak joa hil zen. Faxista izatetik demokrata izatera salto egin zuen aurpegia aldatu gabe, eta lotsaz bizi beharrean, harrotasunez eta harrokeriaz bizi izan zen. Ez da zahartzaroak gaina hartu arte iraun duen faxista bakarra. Ez dezagun ahaztu oraintsu hil den Galindo jenerala: Guardia Zibilak frankismotik demokrazia deitutakora ezer aldatu ez zuelako adibide gordina. Ohorez beterik hil da. Egin zituen basakeria handienak egin zituenean, PSOE egon zen Madrileko gobernuan, baina hara non jakin dugun orain, alde guztietako biktimen aitortza eskatu dugun bitartean, errelatoak izan ditzakeen egia guztiak entzutearen garrantzia azpimarratu dugun bitartean, tortura sistematikoa izan dela ukatu izan diguten bitartean, Idoia Mendia anderea eta bere alderdia tortura desagerrarazteko lan sutsuan ibili direla.

Gaur martxoaren 3a da: memoriaren eta langileriaren borrokaren egun handia askorentzat. Beste batzuentzat dena da haiekin zerikusirik ez duen zerbait. Bada, bakoitzak bere ardura hartzea oso garrantzitsua da elkarbizitzarako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.