Onintza Enbeita.
BIRA

Ondo

2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Ez zen beste gairik izan atzo Gernikako azokan: Aste Santua etxean egingo dugula. Etsipena igartzen zaio jendeari: hau luze doa. Luzeegi, gauza onerako. Argi pixka bat ikusten dugunerako, beldurra sartzen zaigu berriro; edo sartu egiten digute. Ez dakit zenbatgarren olatuaren esperoan gauden, baina baikorrenak ere zail izango du datorrena surfeatzen. Indarra agortuta balu bezala dabil jendea. Indarra agortuta daukagu. Eta, hala ere, bizi egin behar. Bizi: ez hil arte egiten dugun iraute hori, ez. Bizi: duela urtebetera arte egiten genuen hori.

Bizi garenez, ordea, ibili egin nahi dugu. Hara eta hona joateko askatasunak arnasa hartzeko aukera ematen zigun lehen. Orain beldur gara joan-etorrian ibiltzeko. Eta zurrumurru hutsak etxean utziko gaitu. Horixe da atzo azokan atera nuen ondorioa: jendeak ez du planik ere egingo. Badaezpada, amestu ere ez dugu egingo.

Horretarakoxe balio du beldurrak hain zuzen ere: imintziorik txikienaren aurrean, gizartea paralizatzeko. Ez gaude bolanderak botatzeko moduko egoeran. Jendea hiltzen ari da, zoritxarrez. Txertaketa astiro doa. Eta, gainera, beldur handia sartu digute. Ez gaude ondo. Ez gaude duela hilabete batzuk baino hobeto ere. Hau dena ez dugu psikologikoki ondo amaituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.