andoni egana
HITZ ETZANAK

Koloreak

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Esnatu berria nintzen. Nire denbora behar izan nuen konturatzerako. Alemaniako hauteskundeen ondoren agintea hartzeko ze koalizio osa daitezkeen ari nintzen begiratzen. Aukerarik errazena semaforoa zela zioten. Ez nuen deus ulertzen. Semaforoa? Eskuin muturreko joeraren batzuk gerarazteko akaso? Beste aukera bat Jamaika izan zitekeela. Jo eta ma segitzen nuen. Ez nien elkarren tankerarik hartzen Bob Marleyri eta alemaniar hautagaiei...

Halako batean jabetu nintzen. Koloreez ari ziren. Alderdi bakoitzaren kolore korporatiboa zuten oinarri balizko koalizioen izenek. Semaforo izendatzen zuten, gorrien (Alemaniako Alderdi sozialdemokrata), berdeen (Aliantza 90/Berdeak) eta horien (FDP Alderdi Demokratiko Liberala) balizko elkar hartzea. Aldiz, Jamaika beltzen (CDU Batasun Kristau-Demokrata eta CSU Batasun Sozial Kristaua), berdeen eta horien arteko aliantzari deitzen zioten. Gorri-berde-hori bata, semaforoen irudira. Beltz-berde-hori bestea, Jamaikako banderan gisan.

Eta korapiloa askatzea lortu dudanean, ez dakit zer sentitu dudan: poza, zerbait ulertu uste izan dudalako; edo amorrua, hain mundu konplexua kolore konbinazio oinarrizkoetara ekarri, eta kolorerik mudatu gabe, nahi dutena egiten segituko dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.