andoni egana
HITZ ETZANAK

Inflazioa

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Jon Zaldua gai jartzaileak oholtzara igo aurretik jolas bat ere egin behar genuela eta jolasa zertan zetzan azaldu zigunean, mesfidati begiratu genion bertsolariok elkarri. Berak edozein denda edo supermerkatutan eros daitekeen produktu bat aipatuko zigun, eta bertsolari bakoitzak asmatu behar genuen haren prezio zehatza, gehien arrimatzen zena garaile eta urrutien zebilena kanporatua. Igo ginen. Eta garaia heldu zenean burutu genuen ariketa. Kilo bat gerezik, 48 pixoihaleko pakete batek, litro erdi labeldun oliba botilak... zenbat balio zuten asmatu behar genuen. Usaimenak ez digu beti ongi funtzionatzen. Nahiko ongi irten zen jolasa! Entzulea adi-adi egon zen...

Egunerokoak sakelari eragiten dionean, hontza bihurtzen gara apalategiei begira. Eta ikasi dugu —Julen Otaegi Leonetek egunkari honetan joan zen igandean idatzitako erreportajeari esker nik— kontzeptu berri bat ere: inflazio kamuflatua. Erosleok atzera egiten omen dugu prezioak gauetik goizera igo direla konturatzean. Beste era batera sartzen digute ziria, ordea. Prezioei eutsi, baina betiko paketeak ez dituzte lehen hainbat betetzen.

Halere, tranparik handiena geure buruei egiten diegu. Gai gara bi olibarengatik kexuka hasi, eta bitartean urtean kiloka janari zaborretara botatzeko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.