Onintza Enbeita.
BIRA

Udalekuak

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Astelehenean ume taldeak ibili ziren Gernikako azokan bueltaka. Hainbat galderaren erantzuna aurkitu behar izan zuten, eta ondo pasatu genuen haietako batzuei laguntzen. Hiri-udaleku irekietako neska-mutilak ziren. Etxerako bidean gure umeak, nire ahizpenak, jaso nituen autobusean eta pozik etorri ziren: lagun asko elkartzen direla bertan esan zidan batak, eta besteak lepoko bat oparitu diotela. Bai, bere izena jartzen duen lepoko horietako bat egiten dute udalekuetan begiraleak ez nahasteko, eta berak oparitzat hartu zuen. Ederra da bost urte izatea. Lankideekin kafe orduan udalekuen beharraz hitz egin genuen. Guraso gehienek lan egiten dute uztailean eta ume asko alternatiba gabe gelditzen dira. Ba omen dago gogorik gabe oporretan joaten diren aitona-amonak derrigorrezko umeen zaintzatik ihesi eta ba omen daude uztailean udalekuak ordaindu ahal izateko, abuztuan oporretan joaten ez den familiarik ere.

Bakoitzak daki ze aukera duen bere umeei eskaintzeko eta bere umeak zaintzeko, eta denok izan behar dugu alternatiba bat. Ez da nahikoa umeak izan nahi dituenari dirua opatzea: umeak etorkizuna badira, etorkizuna zaintzeko aukera publikoak behar dira. Guztiontzako modukoak eta umeentzat onak direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.