andoni egana
HITZ ETZANAK

Adierazi

2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Komunikazioa helduleku ona da edozertarako. Zuriketarako zer esanik ez. Helburuak lortzen ez direnean, esaldi jakinekoak izaten dira aterpe: «Izan ere, gaiak ertz asko ditu...», «guztiok ditugu gure kontraesanak» eta, batik bat, esaldi zuritzaileetan izarra: «Ez dugubehar bezala komunikatu».

Atzo, berripaper honetan, Maria Elisa Quinteros Txileko Biltzar Konstituziogileko presidente ohiak dolu-bolada pasatzen ari zela onartu zuen. Txilen askorentzat izango zen mingarri plebiszituaren emaitza, eta Txiletik kanpora ere ziztada bat sentitu dugunak bagara. «Herritarrak urrun sentitu dira, eta ezin izan gara eurengana hurbildu gurera erakartzeko». «Prozesu konstituziogile batean lehen egunetik egon behar da komunikazio sail bat, aurrekontu on batekin». Kontu interesgarri ugari esan zuen elkarrizketan zehar Maria Elisa Quinterosek, baina ukaezina da fokua non jartzen zuen. Komunikazioan. Ditxosozko komunikazioan. Ezean, zehazki.

Eta jabetu naiz euskara exijenteagoa dela igorlearekin gaztelera baino. Gazteleraz komunikatu egiten da, eta nola hori beti biren arteko kontua den, lauso geratzen da ezinaren ardura. Euskaraz, ordea, adierazi egiten dugu, eta igorleak adi arazten asmatzen ez badu, berea eta berea baino ez da izaten erantzukizuna...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.