andoni egana
HITZ ETZANAK

Efesoarrak

2022ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Brasilgo presidentetzarako hauteskundeen emaitzak jakin ondorengo Bolsonaro galtzailearen isiltasuna bihurtu da albiste. Hau idaztetik argitara eman bitarteko tarte horretan gai da hitza hartu eta sekulakoak botatzeko, baina lehen hogeita lau orduetan ez du txintarik ere atera.

Bere Twitter kontuan azaltzen den azkenengoa, efesoarren liburutik hartutako zati bat omen da: «Jainkoaren armadura oroz jantzi zaitezte, deabruaren tentaldiei tinko eutsi ahal izateko. Gure borroka ez baita gizakien aurkakoa, botere eta aginteen aurkakoa baizik, mundu lanbrotsu honetako gobernarien aurkakoa... Efesoarrak, 6 (11-12). Jainkoak bedeinka beza gure Brasil maitea!».

Ez dakit inor iraintzen duen esaldi horrekin. Fededuna banintz, akaso mindua sentituko nintzateke arlo bateko hitzak beste batean baliatu nahi izan dituelako. Baina ez da kasua. Nire adimena da nolabait erasoa sentitu dena. Ez diot ez graziarik, ez esan-indarrik, ez logikarik harrapatzen esaldiari. Mafaldaren bat jarri balu, edo Coca Colaren lelo pindartsuren bat, edo, txarrera jota, Hitlerren Mein Kampf-etik ateratakoren bat... Aitortu behar dut neu izan naitekeela oker dabilena. Galtzaile, baina 58 milioi boto lortuta ari baita hura. Eta nik, neure buruarekiko ere apostata naizen honek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.