andoni egana
HITZ ETZANAK

Motorra

2022ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Euskaraldia ate joka den honetan, euskararen erabilpen datuek hainbeste kezkatzen gaituzten garaiotan, arnasguneetan ere gainbehera sumatzen ari garenean, edozein ekimen edo enpresari ingelesezko izena jartzea normaltzat hartzen dugunean... bada oraindik ere lurralde bat, geuretzat har genezakeena.

Motorrek orroa, euskaraz egiten dute. Atzo, egunkari honekin batera iritsi zen gurera, publizitate eranskin bat, Motorra izenekoa. Motor-gida bat, azken batean, oso itxura txukunekoa. Pentsatzen dut Urola-Kostako herrietan banatuko zutela. Karrozeriak, pneumatiko tailerrak, autoeskolak, gordeguneak, auto klasikoen alokairu zerbitzua... Jabetu nintzen, gehien-gehienek euskal izena zutela. Redymar eta gisakoak salbuespen ziren. Gainerakoak, Antton, Anbu, Bizkor, Bizkargi, Distira, Pagoeta, Errezil, Lau, Txomin Gorri, Noraia... eta beste hainbat eta hainbat.

Badakit zona hau aski euskalduna dela. Badakit eranskin horretan publizitatea jartzeko euskararen aldeko sentiberatasuna behar dela, eta izena eta izana askotan ez dabiltzala elkarrengandik urrun. Baina hori bakarrik nahi du esan? Ez dakit. Bakoitzak atera bitza bere ondorioak. Bitartean, «motorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu» kanta genezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.