Onintza Enbeita.
BIRA

Jatorria

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Elkarrengandik urrun gertatu dira notizia biak, baina lotura zuzena dute: emakumeen kontrako indarkeria estrukturala. Hitz potoloak dira artikulu bat hasteko, baina Mediterraneoko herri batean hamabi urteko neskatila bi bortxatu dituzte sei gizonen artean. Titularrek argi eta garbi azpimarratu dutenez, gizonezkoak marokoarrak dira eta neskak espainiarrak. Ez dut uste xehetasun horrek notizia aldatu egiten duenik, are gutxiago beharrezko informaziorik ematen duenik, baina horrela nabarmendu dute.

Beste albistea Elorriotik iritsi da. Bertako taberna bateko emakumeen komunean kamerak aurkitu dituzte. Antza denez, uztailean aurkitu zuten kamera bat eta oraintsu bestea. Inputatu duten gizona bertakoa da, zuria eta gaztea. Gaurko notiziek ez didate gosaltzen utziko.

Whatsappeko taldera iritsi da Elorrioko mugimendu feministak egindako bideoa, eta harekin batera inpresioak. Daukadan baino asti gehiago eman diot eztabaidari. Batek ez du ulertu nahi, bideoak zergatik azpimarratzen duen erasotzailea zuria izan dela. Bada, alde batetik, azalaren kolorea edo pertsonaren jatorria notiziaren parte badira, beti hala direlako; bestetik, garaia dugulako geure buruari aitortzeko, gizon txar guztiak ez direla kanpotik etorri. Berton ere bazirela eta zoritxarrez, badirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.