Onintza Enbeita.
BIRA

Berretsi

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Herenegun, atzo eta gaur bentako zentzua aurkitu diot berresteari. Izan ere, honelako zerbait irakurri dut titularretan: sanfemintakoa abusua izan zela berretsi du Auzitegi Nagusiak. Eta nik etsi egin dut, berriro. Burua eskuen artean gorde dut une batez. Ez da posible.

Badakit etsipenak ez duela sekula borrokarik irabazi, badakit emakumeok antolatu egin behar dugula geure buruaren defentsan, badakit autodefentsa bidea dela eta askatasuna helburua, badakit ezin dugula sententzia bakarrarengatik etsi, badakit egunero gertatzen direla halakoak, badakit munduaren zokondo guztietan daudela emakume zapalduak, badakit emakume mota guztiak bortxatzen gaituztela gure koloreari edo poltsikoari begiratu gabe, badakit emakume langileen zapalkuntza bikoitza eta hirukoitza dela, badakit aluarekin jaiotzeak multzo zaurgarri batean kokatzen gaituela eta badakit gure esku dagoela multzo horretatik irten eta gure bizitzaren lema geuk hartzea.

Kontua da entzunak entzunda ere, ikasiak ikasita ere, praktikan, zerbait apurtzen zaidala barruan halakoak entzuten ditudan bakoitzean. Honezkero, gauza gehiago dira apurtuta ditudanak osorik ditudanak baino. Arnasa behar dugu aurrera egiteko, baina bistan dago justizia sistema patriarkal honek ez digula halakorik emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.