Onintza Enbeita.
BIRA

Begiak

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Eta begirada bat bada bertsotarako gaia? Nik ez nuke zalantzarik izango: maitale bat aurkituko nuke publikoan, edo aurkitu izan banu bezala kantatuko nuke. Bada, nik egun horri lotuko nioke dena: bertsokideren baten begirada, gai jartzailearena... ez dakit, albistegietako zerbaitetara joko nuke nik: soldadu baten begiak umearen aurrean, ertzainaren begiak... Aukera guztiak dira onak, baina begirada bat tartean bada, emozioaren bila joan behar da, sentimendu errealen bila. Ados, baina niretzat maitale baten begirada errealegia da. Jakina! Baina ez al da errealegia bertsokidea bera ere? Kontua da, zein errealitate kantatzeak sentiarazten gaituen eroso, eta zeinek ez. Isiltasuna.

Ez dago erantzun zuzenik. Berez, errealitate gehienak dira errealak. Kantatzen ari den bertsolariarentzat edo idazten ari den idazlearentzat ez bada ere, entzuten zein irakurtzen dagoen norbaitentzat erreala izango da bestea sortzen ari den hori. Entzule adina bizitza ditugu, irakurle adina errealitate, musikari beste dantzari. Kontua da zerk egiten duen egia bat sinesgarri. Eta dudarik ez dut, entzulearen begiratzeko moduak egiten dituela emozioak sinesgarri. Eta begi berdinek ez dizkigutela egia berdinak onartzen guztioi, eta bati onartzen zaizkionak besteari zalantzan jartzen zaizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.