Onintza Enbeita.
BIRA

Balak

2019ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Pistola baten historia kontatu nahi dizuet: egunkariek diotenez, inork gatiloa zapaldu gabe tiro egiten du beti. Gajoa pistola hori, ez baitu oporrik: beti airera tiroka ari da, biriketako airera. Horrela hasten da Peruko indigenek euren egoera salatzeko egindako ehunka kantuetako bat. Hemen ere ezagutu ditugu Coca Cola latek euren bidetik atera eta jendearen kontra joan diren balak eta urdailera gomazko pilotak bota ondoren berez hil diren emakumeak. Eta orain, tiratzaile berdinen eskutik, anekdota hutsa diren tiroak heldu dira. Hain ezerezak dira tirook, komunikabideetan ere apenas egin dioten kasurik, eta instituzioek ez dute horren aurrean esatekorik ezer. Zer dauka, bada, etxe baten kontra tiro egiteak?

Balei tiratzaileak jartzen dizkie begiak, eta ez dago kasualitaterik. Amurrioko baserri bati egin diote tiro oraingoan, baina ez bada ezer gertatzen, inork ez badu ezer esaten, taberna bateko borrokatik mundua egin zutenak orain anekdotez berbetan jarraitzen badute, nork esango digu guri tiro hau bat eta bakarra izango denik? Eta intentzioa, etxe baten kontra tiro egitearen intentzioa, badakigu zein den; hain zuzen ere, badakigulako munduan diseinatu diren bala guztiak (jolaserakoak izan ezik) hiltzeko diseinatuta daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.