Onintza Enbeita.
BIRA

Estresa

2019ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Estresatu egiten nauzue. Hala esan die umeak aitona-amonei. Gurasoek eta ingurukoek barre egin dute. Nahikoa da estresa hitza jakitea bera ere! Barre algarak itzali direnean, haserrea igarri zaio amamari. Ume horrek esan dio esatekoa! Kafe orduan galdera egin du: non ikasiko ote zuen umeak halako esaerarik? Eta nola bururatu ote zaio berari eta aitaitari esatea? Erantzun asko izan ditu galderak: telebista, eskola, kalea...

Sinpleagoa da dena, ordea. Amonak eta aitonak umeak zaintzen dituzte aste osoan, eta asteburua heltzen denean ere, batzuetan, umeen bizitzaren parte izan nahi izaten dute. Orduan, umeen gurasoak estresatu egiten dira. Haien aisialdia haientzat nahi dute, eta ia guztiak aztoratu egiten ditu. Eta ito egiten dira euren gurasoek hori ulertzen ez dutenean, eta estresa gehitzen zaie igande gauera arte, eta astelehenean lanera itzuli behar dute. Eta orduan, nahi gabe baina ondo pentsatuta, suabe baina lehor, aitona-amonei aurpegiratzen diete itolarria. Eta zer egingo du inoiz hori entzun duen umeak? Bada, hari interesatzen zaionean, bere amak esaten dion hori bera esan amamari eta aitaitari: estresatu egiten nauzue. Ez baitaki umeak estresa zer den, baina ondo ikasi du amama eta aitona paretik kentzeko zer esan behar duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.