Onintza Enbeita.
BIRA

Agur, Jon

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Mundu bat ireki zenidan. Bertsolaritza gure etxeko hormetatik kanpora ere bizi zen gauza bat zela ulertu nuen zuri esker. Talde handi baten parte egin ninduzun; eta hori, beti eskertuko dizut. Bizkaiko bertsolari gazteok elkarren lagun egin gintuzun. Ondo pasatzen genuelako joaten ginen Kanpantxura, baina gure aldean ondo zenekien han sortzen ari zen sareak zer garrantzia zuen. Txapelduna baino gehiago, txapeldunen sortzaile eta bidelagun izan zara. Irribarre txiki batekin gogoratzen dut auto zaharrean hamar lagun eramaten gintuzula, edo nolako nola aparkatzen zenuen. Eta algara batek ihes egin dit ertzainei emandako euskarazko klase hura gogoratzean.

Txapelduna izan zara, irakaslea, plazagizona, bertsolaria; baina batez ere, Aldoriko Santa eta Juanen semea. Zeure xumean, sinisten zenituen gauzen alde beti: euskara ardatz eta bertsolaritza ekinbide. Paparra atera eta altu kantatzeko eskatzen zenigun, paparra nahi gabe ateratzen ari zitzaigun garai konplikatuan. KariƱoz gogoratzen ditut egun haiek. Ez zaigu gutxi kosta paparra benetan atera eta benetan ozen kantatzea, baina zor genizun, eta ikasi egin dugu. Plazan geuretzako beste leku egin dugu, baina zuk utzi duzun hutsune hau hortxe geldituko da. Beti gordeko dizugu leku bat gure bertso jardunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.