Onintza Enbeita.
BIRA

Arrazoia

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Oso haserre sartu da kotxean. Gelako lagunekin eztabaida gogorra izan du. Ez dakit zerk mindu duen gehiago, eztabaidak berak ala, arrazoia duela jakinda ere, andereƱoak bere alde egin ez izanak. Halakok esan omen du neskak mutilekin ezkondu behar dutela, eta beraez dago ados. Ohi duen garboarekin azaldu die bere gelakoei mutilak mutilekin ezkontzea neskak neskekin ezkontzea bezain normala dela. Eta gero badaudela mutilekin ezkontzen diren neskak ere: bere gurasoak, kasurako. Ez diote sinistu, eta sutan jarri da, edo behintzat kea zerion atzeko eserlekuan eseri zaidanean. Orduan, bere arma atera du besteen aurrean: nire izeba Unai eta Xabiren ezkontzara joan zen, eta ea zuetako nork azal dezakeen bi horietatik zein den neska. Ez omen du inork ezer erantzun. Irakasleak ere ez. Ez daukat inolako interesik herri guztiak noren ezkontzara joan naizen edo ez naizen jakin dezan, baina harro sentitu naiz. Eta gero ezin izan diot barreari eutsi. Gehiago berotu da umea: ez da gauza barregarria.

Eta ez, ez da barregarria. Ez da barregarria oraindik ere halakoak azaltzea zaila izatea, eta ez da barregarria ikasgela batean ez egotea hori argitu dezakeen heldurik. Erraza baita, umeari arrazoia emanez, noizbait arraroak izan ziren gauzak etorkizunean normalak izan daitezen saiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.