Onintza Enbeita.
BIRA

Urrutiko intxaurrak

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Bihotzerre handia izaten zuen, eta urdailean zerbait zeukalakoan, medikuarenera joan zen. Saiatu zen bere kabuz elikadura mugatzen, baina guztiak kalte egiten ziola pentsatzera heldu omen zen. Hainbat azterketa egin zizkioten, eta diagnosiaren ondoren, kalte egiten zioten gauzak zerrendatu zizkioten. Konforme gelditu zen: hobeto egongo bazen, berdin zitzaion gustatzen zitzaizkion gauzak ez jatea. Eta medikuak, on beharrean, morokila jatea gomendatu zion. Morokila? Baietz medikuak: oso ona omen da urdailerako. Umetan, gerra osteko goseari eutsi ezinean zeudenean askotan jaten zuten morokila. Baserritik fabrikara joan zenean ostera, bere buruari esan omen zion amaitu direla bere morokilak eta talo beroak. Eta zer da kontua, eta orain, urteko edozein sasoitan edozer jateko aukera zuenean, morokila jan behar al zuen? Medikuak harrituta entzun zituen haren azalpenak, eta nahi zuena egiteko esan zion, gomendioa emanda zegoela. Etsita jaiki zen kontsultako aulkitik, eta atetik esan omen zion medikuari: «Makina bat gauza on jan ditugu beraz, txarra jaten ari ginelakoan».

Guk ere ukitu exotikoa ematen diogu bizitzari hango eta hemengo belarrekin egindako infusioak edanez, baina behar dugun ia dena hemen daukagu, etxe ondoan. Eta ez diogu begiratu ere egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.