Onintza Enbeita.
BIRA

Debaldeko lana

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Umeak aititaren traktoreko giltzak hartu ditu apapa joateko. Amamari grazia egin dio, eta ez dizkio giltzak kendu, baina, halako batean, umea ume baita, entxufean sartu ditu giltzak. Umeak pupu egin du. Haren negarrak! Haren alarauak! Eta amama estu. Eta begi guztiak amamari begira jarri dira: nola utzi diozu umeari hori egiten? Umearen gurasoak ez dira ezertaz enteratu: lanean egon dira. Etxera heldu direnerako esan die amamak ezin duela ume horrekin, okerra dela, segundo batean ihes egiten diola. Badakite amama egia esaten ari dela, baina inork ez du ezer esaten.

Izan ere, umeak izan ditzagula esaten digute inguruko mezu subliminal guztiek, baina gero inork ez digu esaten zer egin behar dugun ume horrekin. Norbere ardura dira haur eskola, eskola, institutua eta gerokoak, norbere kontura elikadura, norbere kontura arropak, norbere kontura umearen aisialdia, norbere kontura haginak konpontzea, norbere poltsikotik umearen betaurrekoak. Horrela, gurasoek ezin diote lanari utzi, baina umeak denbora behar du, arreta behar du, maitasuna behar du. Gure ekonomiari berdin dio: ekarri umeak, lanerako eskuak sor itzazue, gero zainduko ditu amamak. Total, zuek ere debalde zaindu eta hezi zintuzteten zeuen amek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.