Onintza Enbeita.
BIRA

Ama

2019ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Hara zer dioen iragarkiak: ehuneko ehuneko ama izateko, hala ulertzen baita ama osoa izatea, zure %97 besteei eman behar diezu. Eta diot nik ea nola izango den bat osoa erdia baino gehiago besteei eman behar badie. Eta ez diot besteei ezer eman behar ez zaienik, baina hori guztiori eman behar izateari lartxo deritzot. Ehuneko hiruko berekoikeria onartzen zaio amari iragarkian, hala ere. Gutxitxo aukeran. Proportzioa pertsonaren osotasunetik egunaren osotasunera eramanda, ama batek eguneko 21 ordu eman behar dizkie besteei eta hiru ditu beretzat. Lo egiten dituenak bere ordu moduan ulertzen bazaizkio, galduta dago. Hala ere, ez da hori zoritxarreko anuntzioaren proportziorik txarrena: ama osoa izateko, ehuneko ehuneko ama izateko, ezin duzu kexarik izan. Beraz, zure ordu guztiak besteei emanda ere, ezin duzu zeuretzat ezer falta zaizunik esan. Ez dago kexatzerik, gaixorik zaudelako termometroa eskatzerik, besarkatzeko beharra sentitzerik, garagardo bat edateko hutsunearen bila ibiltzerik...

Zoritxarrez, oraindik ere buru askotan dagoen amaren eredua horixe delakoan nago: norbere ametsen ukapena eta besteekiko sakrifizioa. Gure ama iragarki horretan identifikatuta ez sentitzeak poz handia ematen dit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.