Onintza Enbeita.
BIRA

Emaitzak

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Zuek zenbat diru irabazten duzue? Berdin du bertsolaritzaz ala kazetaritzaz hitz egitera joan eskola batera: askotan egiten duten galdera da diruarena. Erantzuten dudana erantzuten dudala, diruari balioa kentzen saiatzen naiz: erosi ezin diren gauzak badirela, dena ezin dela dirutan neurtu... ez da erraza, ordea, emaitzetara bideratutako sistema oso baten aurrean, emaitzari garrantzirik ez ematea. Gu eskolan genbiltzan garaian, esate baterako, azterketetara bideratuta zegoen guztia. Berdin zion ikasiko zenuen horrek zenbat iraungo zuen zure barruan: irakasleak esandako egunean eta orduan, botaka egin behar zenuen ase arte zure barruan sartutako hori guztia. Bikaintasuna, ez gaitasuna eta ez dakit zenbat gauza, egun bakarrean jartzen zizuten zenbakiaren arabera neurtzen ziren. Hori baino ez zen zure lanaren emaitza.

Selektibitatera doazenak, esate baterako, bederatzi hilabetean ikasitakoa frogatu behar dute hiru egunetan. Gero, kito. Hortik aurrera, zerotik hasiko dira berriz. Epe laburrera begirako emaitza potoloen bila dabiltzan neska-mutilak dira diruaz galdetzen dutenak. Eta pentsatzen dut horren arabera aukeratuko duela askok etorkizuna nora bideratu. Eta ez dakit guk asmatzen dugun azaltzen bizitzaren emaitzarik onenak ezin direla eurotan neurtu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.