Onintza Enbeita.
BIRA

Negarrik ez

2019ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Larry Nassarri bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten. Sententzia irakurri aurretik, epaileak esan zion bere heriotza zigorra sinatu berri zuela. Epaiketan zehar 150 emakumek kontatu zuten epaimahaiaren aurrean nola bortxatu eta eraso egin zien euren gimnasia federazioko mediku izandakoak. Emakume bat beste baten atzetik, ustez konfiantzazkoa zen medikuak atzamarrak baginatik nola sartu zizkien kontatuz. Aurrera egin beharrak, lehiatu beharrak, beldurrak eta ume izateak isilarazi zituen. Baina halako batean, berbetan hasi, eta testigantza piloa bildu zituzten. Gimnasia erritmikoa egiten zuten eta olinpiar jokoetan parte hartzea zuten amets. Edozer gertatzen dela ere, negarrik ez. Hori zuten lelo nagusietako bat. Pentsatzekoa da hamabi edo hamahiru urteko neskatila haiengan zer pisu izango zuen negarrik egin ezinak, lehertu ezinak.

Gaur eta hemen ere, kirola, lehia, irabazi beharra, helburuak betetzeko obsesioa, gurasoen harrotasuna eta beste zenbait faktore batzen direnean, umeak babesik gabe gelditzen dira. Lehiatzen irakasten zaien neurrian irakatsi behar litzaieke umeei negar egiteak ez duela inor ahulago egiten. Negarra beti da zerbaiten seinalea, eta seinaleak onak dira bai poza adierazteko eta bai alarmak piztu behar direnean, pizteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.