Onintza Enbeita.
BIRA

Kargak eta deskargak

2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Sutan jarri da isuna ipini diotenean. Patxadaz esplikatu dio batek nola astelehenetan karga eta deskargarako erabiltzen diren azoka inguratzen duten kaleak. Ez du horrek lasaitu: lehendik ere ba omen daki hori. Udaltzainak esan dio, ea hori jakinda, zergatik aparkatu duen han. Senetik irten samar, baina azalpen logikoak ematen saiatu da: berak bertoko barazkiak erosi nahi dituela esan du, eta kotxea hurbil komeni zaiola erosketak eramateko. Udaltzainak mutur okerrez azaldu dio postua daukatenek behar dutela kargarako tokia. Hainbeste badakiela emakumeak berriz; baina erosketak egin dituen denboran ez diola inori estorburik egin. Udaltzainak muturra okertu eta isunaren papera eman dio berriz, eta, galtzeko ezer ez duenak ohi duen lasaitasunaz, egia biribilak esan dizkio: Udalak erraztu ordez, zaildu egiten duela azokan erostea, supermerkatu handien aparkalekuak Udalari merke xurrean erositako lurretan egiten direla, turistei sudurpetik pasatzeko baino ez dituztela nahi agintariek Gernikako piperrak...

Gustura ikusiko nuke udaleko zein handik gorako edozein instituziotako ordezkariren bat udaltzainaren lekuan. Horixe baita herririk gehienetan egiten dutena: kanpokoa datorrenean gure poltsikoetatik kargatua deskargatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.