Onintza Enbeita.
BIRA

Zaharrak berri

2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Berriz ere egin dute: gauez ateak bota dituzte. Izan ere, halakoetan berdin du barrukoak irekitzeko prest dauden edo ez: indarra erakutsi egin behar da. Begiak itxi eta neure izekoa ikus dezaket Auzitegi Nazionalaren aurrean, urduri. Oraindik ez daude urrun maite genuen jendea atxilotu eta torturatzen zuten garaiak. Oraintxe gertatuko balira legez oroitzen ditut egunkariak ixten zizkiguten garaiak, edozein erakunde legez kanpokotzat jotzen zuten garaiak, polizia etxeen aurrean azazkalak jaten genituen garaiak. Kataluniako irudiei begira negar anpuluek ihes egiten didate. Seguruenetik ez bakarrik han egiten ari direnagatik, hemen egin dutenaz gogoratzen naizelako baino.

Eta ikusten ditut sare sozialetako erreakzioak, eta barrua krak eta krak sentitzen dut. Badirudi zenbaitek orain ulertu dutela espainiar estatua zer den, zertarako kapaza den. Ez nau gertatuak pozten. Espainiar demokraziak gauez txirrina jo dion edozein pertsonak alboan izango nau: badakidalako horrek zer esan nahi duen, badakigulako izen batzuek zein erraz kriminalizatzen diren frogarik gabe.

Baina geure burua ez dugu engainatu behar. Bost mende baino gehiago dira Espainiaren Batasuna odolez, indarrez, txuleriaz eta gorrotoz defendatzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.