Onintza Enbeita.
BIRA

Aukerak

2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Harreman luzeak gustatzen zaizkiola esan zuen batek; bera fidela izaten dela momentu horretan dagoen pertsonarekin. Hala ere, jolasa maite omen du: begiradak, indirektak... eta batzuetan nahi gabe eskapatzen zaidan epaile tonu horrekin gogoratu nion Calamarok kantatzen duena: ez ezazu krimenik egin, ez baduzu zigorra bete nahi. Izan ere, inori ezer zin egin ez diogunoi amorrua ematen digun gauza bat badago: jolasean, jolasean, jolasean ibiltzea, eta halako batean, bikotea mahai gainean jarri, eta atzera egitea. Horretarako formula bota zigun hirugarrenak: berak inoiz ez omen dio jolas egiteko gogoari eutsi. Gogoa izan duenean aurrera egin duela beti gehitu zuen; gero gerokoak. Eta orduan mahai bete argumentu jarri genituen elkarren muturren aurrean: harremanak nolakoa izan behar duen, zer eta noiz esan behar den, zintzotasunak ze garrantzia duen, adarrak jartzea eta gezurra esatearen arteko aldeak... betikoa!

Total, gauzak bizitzeko gure modua iruditzen zaigu beti onena; bakarra ez dela kontuan izan gabe. Guk egiten duguna iruditzen zaigu errazena, ez dugulako besteen praketan sartzeko ahaleginik egiten. Eta azkenean, beti ari gara besteen aurrean gure bizimodua justifikatzen: hantxe bertan jartzen zaiguna egiteko heldutasun nahikorik ez bagenu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.