Onintza Enbeita.
BIRA

Bertsioak

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Ezer esan dezadan baino lehen bertsio biak jakin beharko nituzkeela esan dit. Ez diot nik arrazoirik kenduko, baina gai guztiak ez dira berdin. Argi esplikatuko dut: indarkeria matxistaz ari ginen. Indarkeria matxistaz; hau da, emakumeak hiltzen dituzten gizonez. Eta hala ere bertsio biak jakitearen garrantzia azpimarratu nahi izan dit. Eta nik esan diot baietz, emakume gaiztoen teoria eta errealitatea existituko direla edo, baina hori ez dela egiturazko biolentzia. Azaldu nahi izan diot gauza bat direla tarteka gertatzen diren gauzak eta beste bat egituraz hala den zapalketa bat. Eta berak berea: bertsio biak jakin behar direla.

Pena dela pentsatu dut. Indarkeria matxistaren kasuan, egundo jaso ezingo dugun bertsio bat badago, eta ez da, ulertarazi nahi izan didaten moduan, gizonarena. Indarkeria matxistaz ari garenean, hitzik egin ezin duena, kontatu ezin duena, hildako emakumea da.

Bai, hildakoak. Egiturazko indarkeria baten muturreko biktimak. Egun batean ipurdi bat ukitu zuenean barre egin zioten psikopataren azken biktimak. Horiek dira euren bertsioa inoiz emango ez dutenak; bizirik daudenek hitz egingo dute. Egia edo gezurra, baina zerbait sinetsaraziko digute. Gure errealitateak, ordea, bertsio asko falta ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.