Onintza Enbeita.
BIRA

Lehengo beste

2019ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Horrela esaten zigun amama Klarak: «Gabon bonbon, Natibitate ase eta bete, San Estebantxu lehengo bestetxu». Baina lekutan gaude lehengo beste genero izatetik: atzo eta herenegun jan gabeko guztia mahaian dago, baita azkenean txakurrak jango dituenak ere. Gure amamak ezagutu zuen munduan urteko jatordurik onena izango zen Gabonetakoa. Guk bizi dugun munduan ez dauka zentzurik darabilgun gehiegikeriaren gehiegikeriak. Ez dauka zentzurik urteko edozein sasoitan merkeago erosiko genituzkeen arrainak garestiago erosten ditugulako Gabonetan kapritxoa dugulako, sekula jan ez bagenu bezala betetzen dugulako mahaia, sobratu egingo dela jakinda ere janaria egiten dugulako, urrian hasi ginelako turroia jaten... Lekutan geratu dira gaurko egunez bizitza normala itzultzen zen garaiak.

Gaur, asko deskuidatu gabe, atzera beteko dira dendak: martitzenean berriro behar ditugu mahaiak beteta.

Eta ni bete egiten nau hainbeste jateko ikuste hutsak. Eta tristatu egiten nau zentzurik gabe zakarretara botatzen den janariak. Eta Gabonak gustatzen zaizkit, baina logikak agintzen duen munduan ederragoa litzateke dena. Baina aurten iazko moduan egin ditugu gauzak eta urtarrilaren erdira arte ez da lehengo besterik izango hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.