Onintza Enbeita.
BIRA

Espazioa

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Dardoak botatzeko aukera eman digute. Etzanda geunden lekutik esnatu eta jolgorioaren parte izan nahi izan dute askok. Besterik ez bada ikusle, baina protagonista guztiak gizonak izango direla dirudi. Jende asko gaude inguruan, begira edo ez. Batzuk tabernan, beste batzuk irakurtzen, umeak jolasean. Esango nuke gauza asko ari direla gertatzen, baina badirudi bakarra dela garrantzitsua: kamisetarik gabeko gizon mordo bat, jo eta ke, diana baten erdia zulatu nahian. Eta erdi hori da guztiaren erdia. Nahi ez duenak ere entzun egin behar ditu haien apustuak, maldizioak eta txaloak. Neska gazte gutxi gorabehera polit bat pasatzen den aldiro, agurtu egiten dute. Dardoen anaidia osatu dute munduko oso punta ezberdinetatik etorritakoek. Ahizpadia beste kontu bat izango da. Ahizpadia dantzan genbiltzan atzo gauean, baina ezin izan genituen anaidiko zenbait kide gainetik kendu.

Eta horrela gertatzen da munduko txoko honetan ere: espazioa okupatzen dutenak beti berberak dira. Gizonena da espazioa ia denbora guztian: batzuetan ez diotelako inori uzten haien tartera sartzen, eta beste batzuetan, haiena ez den espazioan sartzen direlako.

Egingo dugu behingoz espazioaren banaketa justuago bat, ala interesatzen ez zaizkigun dardo partidak jasaten jarraituko dugu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.