Onintza Enbeita.
BIRA

Ostea

2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Hauteskunde ostean gauza asko gertatzen dira normalean. Bizitzak aurrera egiten du. Hauteskunderik izan ez balitz ere gertatuko liratekeen gauzek gertatzen jarraitzen dute. Hauteskundeek baldintzatuta egon diren gauzak itzuli egiten dira. Kanpainan ipinitako kartelak batu egiten dituzte, eta hamabost egunetan milaka aldiz ikusitako mezuak desagertu egiten zaizkigu begien aurretik. Hemendik hilabetera ez gara hauteskunde hauetako leloekin gogoratu ere egingo. Bitartean, goizero kafea hartzen dugun tabernara senegaldarrak etorriko zaizkigu galtzerdiak saltzera, lagun batek esango dizu lanetik bota dutela, bertso saio baterako deiak poztuko zaitu, futbol liga itzuli dela irakurriko duzu egunkarian... Lehen gertatzen ziren moduko gauzak gertatuko dira hauteskunde ostean ere. Gauza garrantzitsuak guri gertatzen zaizkigunean; ez hainbeste auzoko berriak direnean.

Hauteskunde ostean alderdien arteko negoziazioak ere hasten dira. Ematen badidazu, kentzen baduzu, onartu behar zenuke, boto gehiago neuk daukat, hemendik kanpo neu naiz erreferentea, nirekin bazatoz harekin ez, harekin bazoaz denok zure kontra...

Aurten, ordea, zerbait gehiago ari da gertatzen hauteskunde ostean. Orain arte immuneak izan bagara ere, COVID-19a gogortu egin da. Kasualitatez. Oraintxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.