Onintza Enbeita.
BIRA

Murrizketak

2020ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Ez dugu askorik itxaron hauteskundeak amaitu eta murrizketez jabetzeko. Batzuk aurretik eginda zeuden. Porlanari ez diote diru askorik kenduko, baina gure hizkuntzak, kulturak, hezkuntzak edo osasunak larri behar dute. Larri behar dute aukeratu dugun Jaurlaritzari ez diodalako halakoetan asko inbertitzeko usainik hartzen. Kanpainan esan ziguten ez dutela murrizketarik egingo, baina pandemia garaiotan, osasun arloan ez inbertitzea murriztea bezain larria da. Pentsatu nahi dut birusak, bere larrienean badator, ez duela Osakidetza lehen bezain erraz saturatuko. Pentsatu dut, eta ezin dut sinistu. Hezkuntzan, berriz, inork ez daki nola antolatuko dituzten eskolak, baina zaila izango da ezer egitea ez badute jende gehiago kontratatzen eta eskoletan inbertsiorik egiten. Ez dirudi lehentasuna denik: eskolak itxi zirenetik ezer gutxi aldatu da. Eta gure hizkuntza zer? Gure hizkuntza COVID-19ak infektatu duen pertsona bakoitzarekin murriztu da: informazio garrantzitsu guztia gaztelaniaz zabaldu da, sailburuen gabeziak bistan gelditu dira eta, dirudienez, Irale desagertzeko arriskuan dago. Gizartearen zati handi batek, agian, ez du zer den ere jakingo, baina Iralek funtzio garrantzitsua du hezkuntza eta hizkuntza elkarrekin hazi daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.