Onintza Enbeita.
BIRA

Greba

2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Bizkaiko hiriburura eraman ninduten konpondu beharreko hainbat paper-kontuk. Kale Nagusian hara eta hona zebiltzan maskarek ez zuten ezer berezirik esaten. Kontsumorako bide guztiak zabalik ikusten ziren, eta gorbatek zein takoiek ekonomia zaintzen dutenak lanean jarraitzen dutela erakusten zuten. Handik behera, epaitegi parean, zarata eta paskinak ziren nagusi. Greban zeuden langile batzuek hartua zuten kalea. Gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik haien grebakideren batzuk epaitzen ari ziren. Hori esplikatu zidan haiei begira denbora zeraman emakume batek. Gustura galdetuko niokeen ea zer egiten zitzaion hain harrigarri egoera hartan. Bidean jarraitu nuen.

Zein beharrezko eta zein ulertezinak diren grebak. Beharrezkoak egiten dituenarentzat; ulertezinak sektoreka banatu gintuztenetik beste sektore batean gaudenontzat. Zenbat galtzen duten aurpegia ematen dutenek eta zein ondo dakiten beste guztiek zirrikituetan bizirauten. Nola errepikatzen diren rolak eta zein berdinak diren gure herriko edozein enpresatako langileak zein langiletzat hartzen ez ditugun kirolariak. Ze bai, pilotari batzuek bost hilabete daramatzate greban; besteak beste, euren kide batzuen despidoen kontra. Eta ez dakit beste guztiok behar bezain ondo ulertu dugun egiten ari direna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.