Onintza Enbeita.
BIRA

Ipuinak

2020ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Umetan hasi zitzaizkidan bizitzaren garapen logikoan bikotekidea kabitzen zela esaten. Kontatu zizkidaten ipuin askotan bikote heterosexualak zeuden. Gehienetan, emakumeek apenas aportatzen zioten zerbait istorioari. Eustearekin nahikoa zeukaten: amaordeak bizitza inposiblea egiten zien, amak amona zaintzera bidaltzen zituen edo zazpi ipotxen zikinkeria garbitu behar zuten. Emakumeak beti zeuden elkarrekin haserre. Beste ipuin batzuetan ez zegoen emakumerik. Bikotekiderik zeukaten edo ez, ez genekien gizonek gauza interesgarriak egiten zituzten, edo emakumeen istorioetako korapiloak askatzen zituzten.

Eta heziketa heziketa denez, etengabe errepikatzen dugu ipuina. Eta gizonek gauza interesgarriak egiten dituzte emakumeek eustearekin nahikoa duten esparruetan. Eta emakume askok, bizitza interesgarria izan ahal izateko, bikoiztu edo hirukoiztu egiten du bere lana. Eta orain ere gutxitan ikusten ditugu heterosexualak ez diren bikoteak ipuinetan edo filmetan edo iragarkietan. Eta bakarrik bizi den emakumeari zein ondo egiten duen esaten diote aurretik, baina atzetik ipuinetako emakume gaiztoa dela esaten dute. Eta aldatzen dugu ipuina errotik, edo gure osasun mentalak krak egingo du pankarta utzi eta etxera itzultzen garen aldietako batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.