Onintza Enbeita.
BIRA

Txertoa

2020ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Datuek diotenez, 690 milioi pertsona bizi dira munduan gosez. Askotan pentsatu dut jendea gosez hiltzen ari den herrialdeetako emakumeek ea antojurik izango ote duten haurdun daudenean, edo dagoenarekin konformatuko diren. Pentsatzekoa da herrialde horietan anorexiarik eta bulimiarik ez dela izango. Gosea dagoenean, jatea da lehentasuna. Beti harritu naute 1936ko estatu kolpearen ondorengo urteetako abenturek: katua jaten zutela untxia zelakoan, kirikolatzak jaten zirela, zapoak harrapatzen zituztela hankak jateko gero… askotan pentsatu dut zerbaitegatik izango direla karakolak gabonetako kutixia gure inguruan. Lapikoa betetzeko ezer ez dagoenean, dagoena prestatzen ikastea baino ez da geldituko.

Munduan ia 700 milioi lagun bizi dira gosez, eta horietatik asko, hil ere gosez egiten dira. Gosez. Eta gero, etortzen zaizkigu multinazional handiak ura ez dela guztiona esanez. Eta guk badakigu zertan ari diren gugandik urrun dauden lekuetan, baina gure bizimoduari eusten diogu: Gabonetan, ahal dela, onetik jan eta edan. Eta etortzen zaizkigu goseari ihesi gure kaleetaraino gosez bizi diren horiek, eta ez gara haiengan pertsonak ikusteko kapaz. Lau miserablek manejatzen dute mundua, baina guk ere Pfizerren txertoa baino gehiago beharko dugu espabilatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.