Onintza Enbeita.
BIRA

Arrastoa

2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Hamabi urteko umearen amari deitu diote: positibo batekin kontaktu zuzena izan du mutikoak. Ez diote zehaztu positibo hori beste ikaskide bat, irakaslea, hezitzailea edo nor izan den, eta, egia esan, berdin du. Umea etxera eraman, eta, handik ordu gutxitara, COVID-19aren arrastoaren atzetik dabiltzan medikuetako batek deitu dio: hurrengo egunean egingo diotela umeari PCR proba, baina bitartean bizitza arrunta egiteko. Amak esan dio beste ume bat ere baduela, gazteagoa, eta ea eskolara bidaliko duen neba positiboa edo negatiboa den jakin gabe: baietz erantzun diote. Umeak emaitza positiboa ematen ez duen bitartean, etxeko guztiek egin behar dutela orain arte egin dutena. Eta adituak lasai badaude, ama zertarako larritu!

Umearen lehen emaitza negatiboa izan da, baina demagun positiboa zela umea ere: haren arreba eskolara joan da, aita lantegira eta ama institutura lanera. Telebistan esaten dizkiguten biderketa guztiak egia badira, zenbat positibo eragiteko aukera izan dute?

Amorrua ematen dit birusaren hedapenaren errua botatzen digutenek gero halako erantzunak emateak. Ni, minutu batez maskara kentzen badut, gizateriaren kontrako eraso bat egiten ari naiz, baina gero koherentzia handirik erakusten ez duten erabakiak hartzen dituzte etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.