Onintza Enbeita.
BIRA

Bizirik

2021eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Martxoaren 8ak utzitako tituluak ahaztu dira, edo ahazten ari dira. Egun bat gutxiago falta da azaroaren 25ean gutaz gogora daitezen. Bitartean, gure alboko baserrian edo goiko pisuan egunero 24 orduz lanean ari den emakume bat dago: kontraturik gabe. Edozein neska, agian gure lagun mina, gaizki pasatzen ari da ardo bat hartzen ari zela bere bikotekidea ez zen gizon batekin hizketan egon zelako, eta beste neska bat burubako bat dela entzun dugu Tinderren jo eta ke ari delako. Umeari 4 urtera arte titia eman dion amari barre egingo diote, eta titirik ez ematea erabaki duena ez da behar besteko ama gizartearen aurrean. Neska bi eseriko dira kafea hartzen kafetegi baten aurrean, eta norbaitek gaizki begiratuko die elkar muxukatzen badute. Badago ingeniaritza nota onarekin gainditu zuen andre bat lan egiten duen enpresan ataskatuta, zuzendaritzara heldu ezinik, eta musikatik bizi nahi duen beste baten talentua zalantzan jartzen ari dira komunikabideak etengabe. Orain, eta agian hemen, emakume bat bortxatzen edo jipoitzen ariko danorbait. Duela ez horrenbeste ordu, ama preso bati alaba kendu diote besoetatik.

Bistan dago zoriontsua izateko ez dela esaten diguten guztia behar. Pentsa emakume izatearren bakarrik zenbat gauza kendu dizkiguten, eta bizirik gaude; bizi gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.