Onintza Enbeita.
BIRA

Aitzakia

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Duela urtebete hasi nintzen ordainpeko telebistetako telesailak ikusten. Ordura arte aukeratu egin behar izaten nuen egunean zehar zer egin, baina bat-batean, denbora sobera nuela konturatu nintzen. Izan ere, baserrian bizitzeak abantailaren bat izan behar zuen, eta ez nuen orduero balkoira ateratzeko deialdiei begira egon beharrik izan. Txaloak zartaginarekin jota ere, neuk bakarrik entzuteko joko nituzkeen, eta horretarako, hobe nuen miresmena eta esker ona erakusteko beste modu batzuk erabiltzea.

Hasi nintzen telesailak ikusten eta telefonoa edozein ordutan eskuan hartzen. Aplikazio guztiak eguneratuta izan arte ez nuen bakerik izaten. Denbora neukan hori egiteko, irakurtzeko, telesailak ikusteko... Kontua da ez zitzaidala burutik pasatu ere egin, kristalak garbitzea, esate baterako. Nola diren gauzak: denbora sobera dugula ikusi, eta edozein gauzari lotzeko prest gaude, baina logikaz egin beharko genituzkeen gauzak ez ditugu egiten.

Urtebete pasatu da, eta orduak laburtu egin zaizkit: telesailak ikusteko loari orduren bat edo beste lapurtzen diot, eta telefonoari denbora gehiegi eskaintzen diot. Kristalek garbitu gabe jarraitzen dute. Orain badakit ez dela denborarik ez daukadalako. Izango banu ere, gutxitan egingo nukeen lana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.