Onintza Enbeita.
BIRA

Konplexuak

2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ez omen zuen bere pisukideen euskara ulertzen, eta gaztelaniaz egitea erabaki zuten. Azalpenak ematen saiatu zen, baina ez ginen puntu berera iritsi: bere buruan ez zen euskara batuaren aukera kabitzen eta, nire ustez, euskalki berekoekin eregaztelaniaz hitz egiteko ohitura izatean zetzan kontua. Ez baita inposiblea euskaldun bik elkar ulertzea. Ariketa zaila izan daiteke, baina puntu garrantzitsu bat beti izan behar genuke gogoan: hizkuntza bera da Mauletik Karrantzaraino.

Nahita aukeratu nuen euskara batua bakarrizketa baterako. Hiru laguni azaldu behar izan diet zergatia. Bizkaieraz eginez gero grazia gehiago egingo nukeela uste dute; beraz, bizkaiera barregarri zaiela pentsatzen dut. Ez omen da hori kontua. Antza, igarri egiten da batua ez dela nirea. Bada, ordea; gaztelania bezain nirea, eta gaztelaniaz ari naizela grazia badudala esaten didate.

Hizkuntzak bere edozein moldetan ditu grazia eta elegantzia. Beste gauza bat da gure buruan zeri ematen diogun prestigioa. Gure moduan berba egiten ez duten euskaldun zaharren aurrean gaudenean, gaztelaniaz ondo dakigula erakusteak mundua ematen digula iruditzen zaigu: itxia dena bestea balitz bezala. Euskaldun berrien aurrean, berriz, gure euskalki puruak harrotzen gaitu. Zenbat konplexu dugun oraindik gainditzeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.