Onintza Enbeita.
BIRA

Madril

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Nahiago nuke han gertatzen denak eragingo ez baligu, baina hangoak ez dira guztiz arrotz hemen. Gehiegizkoa izan da hemengo zenbait komunikabidek Madrileko Erkidegoko hauteskundeei emandako garrantzia, baina segundo batzuez begiratzeko moduko emaitzak izan dira. Inork ez dakigu etorkizunak zer daukan guretzat gordeta, baina Madrileko Erkidegoan gertatua Estatu Espainolera hedatzen bada, usaindu dezakegu zerbait. Faxismoa indartsu dago; ordea, jendeak ez du faxismoaren baitan faxismorik ikusten, eta askatasunaren izenean, garagardoak edatea ekintza iraultzaile bihurtu da. Ezin da tendentzia orokorra zein izango den kalkulatu, baina Europa osoan ari da eskuin muturra gora eta gora. Garai zailak datoz poesiarako; are zailagoak emakume, euskaldun eta independentista izateko. Hauteskundeetako parte hartzeak gora egin du Madrilen, baina langile askoren botoa irentsi du eskuinak. Azpian daudela esaten zutenak jokoz kanpo gelditu dira ia: ez die balio izan ez ezkerrean ez eskuinean egoteak.

Ez gaude gu lezioak emateko: hemen Desokuparen eta AHTaren lagunek irabazten dute beti, munduko eskuinik ezkertiarrena ei direlako. Eustea tokatzen zaie Madrileko ezkertiarrei (geuri ere bai). Ez dezagun hauteskundeak arte itxaron: faxismoari, pasatuko ez bada, egunero moztu behar zaio bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.