Onintza Enbeita.
BIRA

Motxila

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Harritu egiten nau bere indarrak. Eskolan urte batzuk izorratu zizkioten, baina eskolaz aldatuta gero ere, ez du bakerik izan. Ez dakit zenbat test pasatu dituen, psikologoak, psikiatrak, hezitzaileak, tutoreak... eta guztien aurrean esertzen da istorio berdina kontatzeko. Irekitzen du bere motxila eta hasten da banan-banan gertatutako guztia kontatzen, eta gero, entzuten daudenek euren ondorioak ateratzen dituzte. Batzuek bere alde egiten dute, eta egoera emozionala emaitza akademikoekin lotzen dute. Besteek uste dute eskolan gertatutakoak ez duela eraginik ezertan, eta umeak ezin duela eskolan eskatzen zaion guztia eman. Umeak berak, ixten du motxila, eta hurrengo bueltara arte bere bizitza egiten jarraitzen du.

Amarekin hitz egiten dudan bakoitzean pentsatzen dut egon behar lukeela gauzak egiteko beste modu bat. Eta eskolako patioan ikusten ditudan umeen motxilei begira egoten naiz askotan. Zer eramango ote dute barruan? Zer geldituko ote zaie barruan liburuak eta koadernoak ateratzen dituztenean? Lehendik kargaren bat izan duenari urte honek ez zion zamarik arinduko, eta kargarik gabe zeudenek zamaren bat igarriko dute seguruenetik. Txertoa noiz ipiniko diguten begira gaude, baina etorkizuneko pertsona horien motxila gehiegi kargatzen ari gara urte honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.